2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2023ko irailaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena Olaibarko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jarraikiz aipatutako Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aurreikuspenei, jendaurreko informazioaren izapidean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Olaibarren, 2023ko irailaren 13an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2313565