206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Biltegi logistikoa (funtsezko aldaketa)

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Dysait SL.

Jarduera: biltegi logistikoa.

Xedea: funtsezko aldaketa.

Tokia: Iruñeko Garraioaren Hiria poligonoa, Ekialdeko etorbidea 19 (Dorre Elortzibar).

Noain Elortzibarren, 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2313728