206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia Dorre Elortzibarko UE-2.3 unitatean. Behin betiko onespena

2023ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz. Plan hori Dorre Elortzibarko UE-2.3 unitateari zegokion, eta Dorre Elortzibarko Kontzejuak sustatu zuen. Jendaurreko aldian ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2023ko irailaren 12an egin bilkuran, erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313664