206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2023ko irailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat 2023ko ekitaldiko aurrekontua aldatzeko.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 2023ko aurrekontua betearazteko oinarrietan.

Epe hori iraganik, erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da.

Mañerun, 2023ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2313610