2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 57. lurzatian. Hasierako onespena
Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen: Onestea xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 57. lurzatirako (Los Arcosko Udal Plan Orokorreko 8. exekuzio-unitatea), María Ángeles Álvarez de Eulate Mondragónek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Los Arcosen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L2313830