2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Ezkabarteko Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea zereal alor baten aprobetxamendua adjudikatzeko, Orrioko (Ezkabarte) 2. poligonoko 144. lurzatian, herritarrendako lehentasunezko adjudikazioaren bidez edo, bestela, zuzeneko adjudikazioaren bidez.
Hamabost egun balioduneko epe bat irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen orok behar den eskabidea aurkez dezan, udal idazkaritzan dauden baldintzekin bat, baldin eta betetzen baditu Ezkabarteko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 15. artikulutik 32.era bitartekoetan ezarritako baldintzak; hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Ezkabarten, 2023ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2313545