2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Ikasteko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2023ko irailaren 20an egin bilkuran, Ikasteko Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzaren testu bategina onetsi zuen hasiera batean.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharpenak egin ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Lintzoainen, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2313622