2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Aldaketa, Mugikortasun eta trafikoari buruzko udal ordenantzarena. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2023ko irailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako mugikortasun eta trafikoari buruzko udal ordenantzaren aldaketa, espedientean ageri den edukiarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Beran, 2023ko irailaren 21ean.–Alkateordea, Ines R. Matxiarena Aldalur.
Iragarkiaren kodea: L2313577