2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Aldaketa, Hirigintzako Araudi Orokorreko 21. artikuluan. Behin betiko onespena
Arantzako Udalak, 2023ko irailaren 19ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi du Hirigintzako Araudi Orokorreko 21. artikuluaren aldaketa xehakatua, hiri lur edo lur urbanizagarrian turismo ostatuko establezimendu berriak sortzeko edo daudenak handitzeko debekuari buruzkoa.
Hori guztia Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Arantzan, 2023ko irailaren 20an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2313668