206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa, Eraikuntzen ordenantza orokorraren 54. artikuluan. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko irailaren 19an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa, Arantzako hirigune historikoaren barruan estalkien gaineko eguzki-panelen instalazioak baimentzeko, Arantzako katalogoan eta Príncipe de Vianako inbentarioan jasotako eraikinetan izan ezik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2023ko irailaren 20an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2313547