205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

483E/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastu osagarria onesten duena deialdi honetarako: Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, 2023-2024 aldian emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 702854.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 334E/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen, 2023-2024 aldian emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

Deialdiaren ebazpen zatian, 145.545,93 euroko gastua baimendu zen 2023rako eta 125.000 eurokoa, berriz, 2024rako, deialdian ezarritako konpromisoei erantzuteko. Puntu horretan bertan ezarrita dago, salbuespen gisa, 120.000 euro gehiago bideratzen ahalko direla gehienez deialdi horretarako, kontuan hartuta zenbat eskaera aurkezten diren; horretarako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bat emanen du, beste deialdi bat egin gabe.

2023ko uztailaren 7an ireki zen epea, toki erakundeek dirulaguntzen deialdirako eskabidea aurkez zezaten. Epea 2023ko abuztuaren 7an itxi zen. Jasotako eskabide guztiak baloratu ondoren, honako zenbateko hauek emateko proposamena egin zen:

URTEA

DEIALDIRAKO BAIMENDUTAKOA
(eurotan)

EMANDAKOA

DEFIZITA

2023

145.545,93

231.804,12

86.258,19

2024

125.000

132.022,33

7.022,33

Toki erakundeek, guztira, zenbat eskatu duten ikusita, eta espedienteen balorazio teknikoa egin ondoren, 2023an 231.804,12 euro ematea proposatu da, eta 2024an, berriz, 132.022,33 euro.

Deialdi horretarako baimendutako kreditua nahikoa ez denez, erabaki da 2023rako eta 2024rako hasiera batean baimendutako zenbatekoak handitzea; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gastu osagarria baimentzea –86.258,19 euro 2023rako eta 7.022,33 euro 2024rako– honako deialdi hau finantzatzeko: Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, 2023-2024 aldian emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Deialdi hori, hain zuzen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 334E/2023 Ebazpenaren bidez arautzen da. Gastu osagarria 2023rako gastuen aurrekontuko 080001-08100-4609-232200 partidari egotziko zaio ("Toki erakundeentzako transferentziak berdintasun arloko politikak bultzatzeko").

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: F2313749