205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta dedikazio araubidea

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko irailaren 12an egin bilkuran, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Mankomunitateko buruak karguko funtzioak gauzatu ditzan, proposatu da lanaldiaren %80ko (lanaldi partziala) dedikazio araubidea ezartzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75.bis artikuluen arabera, toki-korporazioko kideek ordainsariak jasoko dituzte beren karguetan dedikazio partzialean aritzeagatik, lehendakaritzako eginkizunetan, egindako dedikazioaren arabera. Alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta korporazioek beren gain hartuko dute enpresaren parteko kuotak ordaintzea.

Proposatu da urtean 24.000 euro gordineko soldata izatea, hamabi soldatatan (Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta PFEZa kendu behar zaizkio). Mankomunitateak bere gain hartzen du horren ondorioz Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatuarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, eta dagokion espedientean sartu.

Bozketa eginda, bertaratuek aho batez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena–Izarbeibarko Mankomunitateko buruari lanaldiaren %80ko dedikazio partzialeko araubidea ezartzea, 2023ko urriaren 1etik aurrera. Urtean 24.000 euro gordin jasoko ditu, hamabi soldatatan (Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga kendu behar zaizkio). Mankomunitateak bere gain hartzen du horren ondorioz Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan zein web-orrian argitaratzea, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2023ko irailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Steven Alexander Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2313471