205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Batzarreko kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko irailaren 12ko bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Batzarreko kideek karguan aritzeagatik dituzten gastuengatiko kalte-ordain gisa ezartzea honako hauek:

Hogeita hamabost euro (35 euro) dieta gisa, honako hauetara joateagatik:

–Mankomunitatearen Gobernuaren Batzorde Iraunkorreko bilkuretara.

–Mankomunitatearen Kontuen Batzorde Berezira.

–Kontratazio/adjudikazio mahaira.

Betiere kalte-ordain bakarra jasoko da eguneko, edozein dela ere deitutako bilkura kopurua.

Mankomunitateko buruak ez du zenbatekorik jasoko dieta gisa.

Bigarrena.–Hogeita hamabost zentimo kilometroko (0,35 euro/km), Mankomunitateko organoen deialdietara joateagatik.

Mankomunitateko buruak kilometrajeko kalte-ordaina jasoko du joaten bada Mankomunitateak antolatutako deialdi edo ordezkaritza ekitaldietara.

Hirugarrena.–Salbuespenez, Mankomunitatearen instalazioetan bazkalorduan nahitaez egon behar duten batzarreko kideei menua ordaintzea.

Garesen, 2023ko irailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Steven Alexander Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2313469