2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Kirolaren Kontseilu Sektorialaren burutza eskuordetzea
Zizur Nagusiko alkateak 930/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko abuztuaren 29an. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua, 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 22an.
Aintzat harturik erregelamendu horren 5. eta 6. artikuluetan xedatzen dela Kontseiluaren buru izanen dela alkatea edo hark burutza eskuordetutako zinegotzia.
Kontuan harturik 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
EBAZTEN DUT:
1. Iñaki Ayerra Ituraini eskuordetzea Kirolaren Kontseilu Sektorialaren burutza.
2. Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpen honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.
3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2313607