2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Lan batzordeak sortzea
Sesmako Udalak, 2023ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen Udalaren antolamendu osagarriari eta borondatezkoari buruz; haren bidez, hasiera batez onesten dira erabakiaren ondorioz sortutako lantaldeak edo lan batzordeak zuzenduko dituzten arauak.
Erabakia jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaraturik 2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin-behineko zen erabakia behin betikoa bilakatu da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ondotik ematen da lan batzordeei buruz hartutako erabakia:
"3.–Ondotik ematen diren lantalde edo lan batzordeak sortzen dira, adierazten den osaerarekin. Alkatetzari dagokio zehaztea zein izanen den koordinatzailea eta talde horiek zein gai landu beharko dituzten; alkateak zinegotzien iritzia jasoko du, Udalbatzatik kanpoko pertsonak halakoetan parte har dezaten.
2.–Hirigintza, Industria eta Enplegua.
3.–Nekazaritza eta Ingurumena.
4.–Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna, Osasuna eta Hezkuntza.
5.–Kultura eta Kirola.
6.–Festak.
5.–Lan batzorde hauek arau hauei jarraikiz eginen dute lan:
a) Udalak dei eginen die sorturiko batzordeetako kideei.
b) Alkatetzak eginen du deia, edo, bestela, koordinatzaile edo arduradunak, baina orduan horren berri eman beharko dio Alkatetzari. Edozein bide erabiliko da deia egiteko, baita ahozkoa ere, eta ez da nahitaezkoa izanen aurretiko epe jakin batekin dei egitea.
c) Alkatetzak aztertzeko ematen dizkien gai puntual zein orokorrei buruz ariko dira, bai eta koordinatzaile edo arduradunak, berezko dituen arloetan, ekartzen dituztenei buruz ere.
d) Oro har, ez da beharrezkoa izanen idatziz jasotzea haien azterketaren edo iritziaren emaitza; aski izanen da koordinatzaile edo arduradunak Alkatetzari edo Osoko Bilkurari ematea adierazitakoaren berri. Kasu berezietan, dei egileak idatziz jasotzen ahalko du erabilitako gaia eta agertutako iritziak; halakoetan, parte hartzaileek sinatu egin beharko dute.
e) Ez da nahitaezkoa izanen lantalde edo lan batzorde hauen iritzia eskatzea, eta ez da loteslea izanen erabakia hartu behar duen organoarendako; Alkatetzak edo Osoko Bilkurak zuzenean erabakitzen ahalko dute, haien eskumenekoa bada.
f) Jaso ez den orotan, Alkatetzak behar dena xedatuko du lantalde edo lan batzorde hauen antolaketaz eta funtzionamenduaz.
6.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta erregelamenduak onesteko ezarritako izapideak ematea".
Sesman, 2023ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2313576