205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publiko bat iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek beren eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela Bake Epaileei buruzko Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Hori dena, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Santsolen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.

Iragarkiaren kodea: L2313677