205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren Idazkaritzan eskabideak aurkez ditzaten Erronkariko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguetarako hautatuak izateko interesa dutenek, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Aditzera ematen da, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin.

Erronkarin, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2313615