2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Alkateordea izendatzea
Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:
Alkatetzaren 94/2023 Ebazpena, urriaren 29koa, zeinaren bidez lehen alkateorde izendatzen baita Jesús Aguerre Ara.
Alkateordeei dagokie alkatea haren egiteko guztietan ordeztea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.
Alkatetzaren ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez, lehen alkateorde izendatu zen Mikel Aingeru Zoko Mantxo, eta uko egin dionez Otsagabiko Udaleko zinegotzi izateari, horrek berekin dakar aipatutako karguari uko egitea. Hala, bidezkoa da alkateordea izendatzea.
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikulua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak (aipatutako errege dekretuaren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
1. Jesús Aguerre Ara izendatzea Otsagabiko Udaleko lehen alkateorde.
2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpena interesdunari igortzea.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Otsagabian, 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2313676