205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, bete daitezen udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.

Noain Elortzibarren, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2313631