2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Udalaren ordezkarien izendapena batzorde mistoan, balorazio txostena berrikusteko
Mañeruko Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mañeruko balorazio txostenaren proiektua, Servicios de Catastro de Navarra SLk idatzia. Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, bai eta Mañeruko Udalaren egoitza elektronikoan.
Garai hartan udal hauteskundeak hurbil zeudela eta, erabaki zen atzeratzea Udalaren ordezkarien izendapena, balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari jarraipena egiteko osatuko den batzorde mistorako.
Mañeruko Udalak, 2023ko irailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen honako hauek izendatzea Udalaren ordezkari, balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari jarraipena egiteko osatuko den batzorde mistorako: Itziar Martínez Arbeloa, José Javier Nuin Lacheta, Asier Ruiz de Arcaute Urcelay.
Mañerun, 2023ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2313614