205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2023ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mañeruko Udalaren 2023ko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da erabakiaren iragarki hau, eta espedientea jendaurrean paratzen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2023ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2313609