205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Leringo Udalak, 2023ko irailaren 19an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Alkatearen kargurako onestea 32.000,00 euroko ordainsari gordina, urteko, dedikazio esklusiboagatik. Hileko 14 pagatan ordainduko da. Ordainsari hori urtero eguneratuko da, funtzionarioen ordainsarietarako onartzen den ehuneko berean.

Alkateari alta ematea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Udalak bere gain hartuko ditu aipatutako ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Aplikatzeko araudia: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Lerinen, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2313535