2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetzaren eskuordetzea, Udalaren ordezkaritzarako Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan
Abuztuaren 17ko Alkatetzaren 2023-00113 Ebazpenaren bidez, eskuordetzen zaizkio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan Leozko Udalaren ordezkari izateko alkatetzaren funtzioak Celia Raquel Recalde Murillo alkateordeari, 2023-2027 legegintzaldirako.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Iratxetan (Leotz), 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2313513