205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatearen 2023ko abuztuaren 1eko ebazpenaren bidez, Larraungo alkateak Udaleko zinegotzi den Irune Juanena Ayestaranen esku utzi du heldu den 2023ko abuztuaren 19an Larraungo udaletxean ezkontza zibila egiteko eskumena.

Alkatearen 2023ko abuztuaren 1eko ebazpenaren bidez, Larraungo alkateak Udaleko zinegotzi den Josu Oreja Arratibelen esku utzi du heldu den 2023ko abuztuaren 25ean Larraungo udaletxean ezkontza zibila egiteko eskumena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Mugiron (Larraun), 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2313532