205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek aukera izan dezaten eskaera egiteko, udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte legez eskatzen diren baldintzak. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa. Aurreko guztia, bete dadin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua.

Biurrun-Olkotzen, 2023ko irailaren 21ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2313618