2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren irailaren 22ko 159/2023 Ebazpenaren bidez, alkateak Udalbatzako kide Eugenio de Luis Belloso zinegotziaren esku utzi du 2023ko urriaren 21ean ezkontza zibila egiteko eskumena.
Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoarekin (Ezkontza Zibilak egiteari buruzko Legea), Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik, eta erabiliz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. eta hurrengoetan jasotako eskumenak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), agintzen da ebazpen hori argitara dadila Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Udalbatzari horren berri emanen zaio egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Berbintzanan, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2313627