1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2863/2023 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Fernando Moreno Ayala jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, telekomunikazioetako ingeniariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1545/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2148/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 2426/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3201/2022 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.
Izendatutako izangai bati eszedentzia onartu zitzaion lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan edo beste batean lanean ari zelako, langile finko gisa.
Hortaz, izendapen osagarria egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituela egiaztaturik, apirilaren 27ko 1459/2023 Ebazpenaren bidez, José Ignacio Polo Fernández jauna izendatu zen eta lanpostua esleitu zitzaion.
Borondatezko eszedentzia eman zaio txanda irekiko izangaia den José Ignacio Polo Fernández jaunari lanpostuaz jabetu zenetik, une horretan beste administrazio publiko batean aritzeagatik.
Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ekoan, Fernando Moreno Ayala jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendako hurrengo izangaia baitzen.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Fernando Moreno Ayala jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, telekomunikazioetako ingeniariaren lanpostuan aritzeko, eta plantillako 9801 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoena.
2. Xedatzea ezen izangaiak Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 24an.–Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan baita (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua).
Iragarkiaren kodea: F2312370