205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2023ko irailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi María del Olmo Luri Salvadorren esku uztea 8/2023 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, Azagrako Bake Epaitegian izapidetu baita, ezkontideek hala eskatuta.

2.–Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2023ko irailaren 15ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2313474