2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, administrazioko erdi-mailako teknikariaren B mailako lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko Batzorde Betearazleak, 2023ko irailaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Batzorde Betearazlearen 2022ko azaroaren 29ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Lanpostu horietako bat hau zen:
–Administrazioko erdi-mailako teknikaria, B maila, lan-kontratudunen araubide juridikoa, lanaldi osoa.
Tudela Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko erdi-mailako teknikarien lekualdatze-lehiaketarako oinarriak argitaratu ziren 2023ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean.
Kontuan harturik: Ez dela eskaerarik aurkeztu parte hartzeko administrazioko erdi-mailako teknikariaren B mailako lanpostu hutsa betetzeko lekualdatze-lehiaketan, horretarako ezarritako epean, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe uztea.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1.–Honako deialdi honetako lanpostua bete gabe uztea, ez delako parte hartzeko eskaerarik aurkeztu horretarako ezarritako epean: deialdia, administrazioko erdi-mailako teknikariaren B mailako lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2023ko irailaren 14an.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.
Iragarkiaren kodea: L2313568