2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, administrazioko erdi-mailako teknikariaren B mailako lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Epaimahaiaren izendapena
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko Batzorde Betearazleak, 2023ko irailaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko Batzorde Betearazleak 2023ko irailaren 12an hartutako erabakia baten bidez, I. eranskinean zerrendatutako epaimahaikide titular eta ordezkoen izendapena onetsi da deialdi honetarako: deialdia, administrazioko erdi-mailako teknikariaren B mailako lanpostu hutsa, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira aipatu legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak gauzatzeko).
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Horiek horrela, eta erabiliz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak,
ERABAKI DA:
1. Epaimahaiko kide titularrak eta ordezkoak izendatzea merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez lanpostu hutsa betetzeko deialdirako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean, I. eranskinean ageri denaren arabera.
2. Ebazpen hau argitara ematea Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren iragarki-taulan, dagokion deialdiaren aipamenean –Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan–, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2023ko irailaren 14an.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.
I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN EZAUGARRIEN TAULA ETA EPAIMAHAIA: LANPOSTU HUTS BATZUK MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEAN EZARRITAKOARI JARRAIKIZ (ENPLEGU PUBLIKOAN DAGOEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO PREMIAZKO NEURRIEN LEGEA)
Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.
Deialdiaren esteka: (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/116/7)
Deialdia egiten duen erakundea | Tudela Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoa |
1.–Lanpostuen identifikazioa.
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | DEIALDIAREN XEDE DEN LANPOSTUAREN IZENA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | BEHAR DEN TITULAZIOA |
0672B09801 | ADMINISTRAZIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA | B | Lan-kontratuduna | Osoa | Tudela Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoa | Erdi Mailako teknikaria |
2.–Kalifikazio-epaimahaia.
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | DEIALDIAREN XEDE DEN LANPOSTUAREN IZENA | EPAIMAHAIBURUA | EPAIMAHAIKIDEA | IDAZKARIA |
0672B09801 | ADMINISTRAZIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA | Titularra: Itziar Les Urra, Tuterako Udaleko zinegotzia. Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia. | Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria. Ordezkoa: Mikel Ciordia Osta, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria. | Titularra: Miguel Chivite Sesma, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko idazkaria. Ordezkoa: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Langileriako teknikaria |
Iragarkiaren kodea: L2313566