1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1475E/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 130E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 344 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 30ean emandako 976E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostu huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:
IZANGAIA | LANPOSTU ZK. | LANTOKIA |
Rodríguez Gil, María Carmen | 66968 | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua |
Anaut Lopez, Koldo | 62473 | Osasun Mentala |
Gorria Anso, Montserrat | 73067 | Osasun Mentala |
León Zaro, María Concepción | 61849 | Osasun Mentala |
Alduán Garbayo, José | 71911 | Osasun Mentala |
Pelairea Gayarre, María Francisca | 70026 | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua |
Apesteguía Martínez, Félix | 68330 | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua |
Madurga Díez, Fernando | 61899 | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua |
García Marín, María Elisa | 63719 | García Orcoyen ospitalea |
Sanz Uriz, Jesús María | 66953 | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua |
Cía Lecumberri, Fernando | 62267 | Osasun Mentala |
Lasarte Alberro, María Ángeles | 72260 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa |
Arrondo Segura, María Yolanda | 61440 | Osasun Mentala |
Binué Gil, Miren Edurne | 67356 | Reina Sofía ospitalea |
Sánchez Martínez, Ana Isabel | 64377 | Reina Sofía ospitalea |
Villanueva Ruiz, Jose Joaquín | 68847 | Osasun Mentala |
Calvo Martín, Amaya | 61773 | Osasun Mentala |
Pinillos Beteta, Aranzazu | 69905 | García Orcoyen ospitalea |
Badiola Sáenz de Ugarte, Miren Gurutze | 63676 | García Orcoyen ospitalea |
Razquin Repáraz, María Pilar | 65395 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa |
Orue Dueñas, Miren Julene | 63408 | García Orcoyen ospitalea |
González Segovia, Verónica | 62725 | García Orcoyen ospitalea |
San Pedro Echavarri, Raquel | 73055 | García Orcoyen ospitalea |
Azanza Agorreta, María Mercedes | 66646 | García Orcoyen ospitalea |
Hernández Berrio, María Pilar | 69988 | Reina Sofía ospitalea |
Solis Pascual, Beatriz | 63567 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa |
Olangua Beroiz, Natalia | 73056 | García Orcoyen ospitalea |
Miramón Rueda, Rosa María | 69985 | Reina Sofía ospitalea |
Goñi Jiménez, Virginia Isabel | 62285 | Osasun Mentala |
Arroyo Casares, María del Mar | 71509 | García Orcoyen ospitalea |
Gil Marticorena, Margarita | 65363 | Reina Sofía ospitalea |
Lucas Ojuel, María José | 64370 | Reina Sofía ospitalea |
Jiménez Lapeña, María Remedios | 70773 | Reina Sofía ospitalea |
Pérez Sesma, Laura | 65280 | Reina Sofía ospitalea |
Fraile Garayoa, Sandra | 64512 | Reina Sofía ospitalea |
De La Mota García, Edurne | 62453 | Osasun Mentala |
Ortín Gil, José Ignacio | 67357 | Reina Sofía ospitalea |
Dueñas Bachiller, María Guadalupe | 71733 | Reina Sofía ospitalea |
Centeno Selva, María Jose | 67807 | Reina Sofía ospitalea |
Guerra Hernandez, Natividad | 64831 | Reina Sofía ospitalea |
Lainez Silvestre, María Pilar | 65250 | Reina Sofía ospitalea |
Bezares Herrero, Olga | 60279 | Oinarrizko Osasun Laguntza |
2. Izendatutako lehiatzaileek 2023ko azaroaren 22an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2312973