204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

199/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 20koa, Maitena Ezkutari Artieda andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 20an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Maitena Ezkutari Artieda andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 20an izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2313544