2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
–Lote bakarra, Mendabiako Udalaren herri-lurretako "La Barranca" eta "El Rincón" alderdietan. 179/2012 PEFC baso-ziurtagiria du. Loteak 6.878 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 4.241,4 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 305.164,2 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (6.103 euro).
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan, bai eta argitaraturik ere Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren gardentasun atarian (www.mendavia.es).
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesta emateko epea iragan beharko du.
Proposamenak aurkezteko epemuga: 2023ko urriaren 17a, 11:00ak baino lehen.
Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2023ko urriaren 17an, 12:00etan.
Mendabian, 2023ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2313604