2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Behin betiko likidazio kontua, indarreko udal plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelaziorako. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2023ko irailaren 14an egindako Gobernu Batzarrean, hasiera batez onetsi zuen behin betiko likidazio kontua, indarreko udal plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelaziorako; hain zuzen ere, 2015eko ekainaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako birpartzelazioaren zuzenketan aurreikusitako baldintza eta zenbateko berberetan. Zenbatekoa, guztira, 1.570.843,28 eurokoa da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2023ko irailaren 18an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2313550