204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Hautapen-prozesua bukatuta herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2022ko azaroaren 24ko erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean abenduaren 12an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen-proposamenarekin.

Honako hau erabaki du Tuterako Udalaren Ur Batzordeak irailaren 5ean:

Lehena.–Estefanía Arrondo Sangüesa izendatzea Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko funtzionario, herri-lanetako ingeniari teknikoaren B mailako lanpostua betetzeko (plantilla organikoan 0802B04701 zenbakia duen lanpostua).

Bigarrena.–Lanpostu hutsaz jabetzeko eguna 2023ko urriaren 1a izanen da, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Hirugarrena.–Aditzera ematea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2023ko irailaren 18an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2313620