204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Izendapenak

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko 2023ko irailaren 14ko erabaki baten bidez, izendapen batzuk egin dira, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lanpostu huts batzuk bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen izendapenak:

Gizarte langilearen lanpostua; 3. plaza, Mankomunitateko plantilla organikoan: Edurne Ancizar Ibarra.

Administrari laguntzailearen lanpostua; 7. plaza, Mankomunitateko plantilla organikoan: María Gema Mutuberria Vergara.

2023ko azaroaren 1ean jabetu beharko dute denek ere beren lanpostuaz.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2023ko irailaren 20an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2313555