2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lorategietako arduradun izateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Deialdia bete gabe uztea
Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an, erabaki zuen deialdi murriztu bat eta haren oinarriak onestea, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lorategietako arduradun lanpostu bat, C mailakoa, plantilla organikoan 9.2 zenbakia duena, Eguesibarko Udalaren zerbitzuan.
Deialdia 2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean.
Abuztuaren 21ean bukatu zen 30 egun naturaleko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasitakoa, aipatu deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko.
Hautaprobetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe hori bukatu ondoren, espedientean ez dago eskabide bakar bat ere.
Horrenbestez, Alkatetzaren 2023ko irailaren 4ko 2086/2023 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
1. Bete gabe uztea deialdi murriztua, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lorategietako arduradun lanpostu bat, C mailakoa, plantilla organikoan 9.2 zenbakia duena, Eguesibarko Udalaren zerbitzuan; izan ere, ez du inork parte hartzeko eskabiderik aurkeztu.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea.
Sarrigurenen, 2023ko irailaren 4an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2313422