2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MILAGRO
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiak bete gabe uztea
Milagroko Udaleko alkatearen irailaren 15eko 351/2023 Ebazpena, bete gabe uzten duena obra lantaldeko peoiaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Azaroaren 23ko Alkatetzaren 514/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat, obra lantaldeko peoiaren lanpostu hutsa betetzeko, merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Aintzat hartuta deialdiaren 10.3 oinarria, zeinak xedatzen baitu izangaiek deialdiaren 3. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dutela, eta, hala egin ezean, ez bada behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuren bat gertatu, izangaiak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta, beraz, egindako jarduketa guztiak bertan behera geratuko dira.
Ez dago aukerarik deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoa betetzeko, lanpostua hutserako baldintzak betetzen dituen izangaiak ordezkapena egiteari dagokionez.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Bete gabe uztea obra lantaldeko peoiaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 20/2021 Legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa).
Bigarrena.–Milagroko Udalaren gardentasun atariko deialdiaren web-fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Milagroko Udaleko alkatearen irailaren 15eko 352/2023 Ebazpena, bete gabe uzten duena gaitako irakaslearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Azaroaren 23ko Alkatetzaren 514/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat, gaitako irakaslearen lanpostu hutsa betetzeko, merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Ez da izangairik aurkeztu eskaerak aurkezteko ezarritako epean.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Bete gabe uztea gaitako irakaslearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 20/2021 Legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa).
Bigarrena.–Milagroko Udalaren gardentasun atariko deialdiaren web-fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen hauen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Milagron, 2023ko irailaren 18an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2313494