204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLIN

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Leringo Udalak, Alkatetzaren 2023ko irailaren 18ko 116 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Gonzalo Mendoza García izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Amillaon, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, María Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2313515