1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 169/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman ziren lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien behin betiko zerrendak, 2023-2024 ikasturterako indarrean daudenak eta kidego hauei dagozkienak: Maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Julen Perez de Albeniz Arandia jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 169/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman ziren lanpostuak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien behin betiko zerrendak, 2023-2024 ikasturterako indarrean daudenak eta kidego hauei dagozkienak: Maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak. Errekurtsoa espezialitate honi dagokio: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa).
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).
Iruñean, 2023ko irailaren 22an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2313591