204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

196/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 20koa, Fermín Casado Leoz jauna Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla idazkari tekniko nagusiak (zerbitzuko zuzendari maila izanen dutenak), Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Fermín Casado Leoz jauna Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea. Izendapenak 2023ko irailaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2313543