204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

197E/2023 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Javier Larrea Velilla jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko buru.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen duenez, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Larrea Velilla jauna izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko buru.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 15ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2313449