1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1611E/2023 EBAZPENA, irailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José María Ayerra Lazcano jauna, Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.1 artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. José María Ayerra Lazcano jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Ebazpen hau jakinaraztea José María Ayerra Lazcano jaunari, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2313522