204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, María Cristina Catalán Alcocer andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko bulegoburu izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek izan beharko dute, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Hezkuntza Departamentuaren adostasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Cristina Catalán Alcocer andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko bulegoburu izendatzea. Izendapenak 2023ko irailaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2313586