1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
9E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Elena Huarte Ruiz andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Elena Huarte Ruiz andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko irailaren 17a da.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 15ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2313510