1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, Eugenio Vila Sánchez jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Eugenio Vila Sánchez jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2023ko irailaren 15a izanen du burutzan jarduteko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2313367