1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
58/2023 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak.
Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Izendatzea Lurralde Kohesiorako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izanen duten pertsonak, honako hauek, alegia:
–José Gabriel Iriarte Rived jauna, idazkari tekniko nagusia.
–Begoña Urdangarín Jiménez andrea, Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Ataleko burua.
–Vicente Eslava Lecumberri jauna, Desjabetze Ataleko burua.
2. Aurreko puntuan egindako izendapen guztiak noiznahi ere erreboka daitezke.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.
Iruñean, 2023ko irailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2313473