204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

57/2023 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, Ana María Román Puerta andrea, Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Ataleko burua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Ana María Román Puerta andrea, Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Ataleko burua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 17an izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da bulegoburutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Kontu-hartze Zerbitzuari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2313433