204. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

127/2023 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, erakunde autonomo horretako ordezkari diren aldetik, eta horretarako egindako beste izendapen bat errebokatzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da, zenbait aplikaziotara sartzeko, departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, haien kudeaketa haietako bakoitzari esleituta.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Gaur egun indarrean dauden izendapenak dira María Eva Istúriz García andrearen (Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea) eta Marina Malvido Goñi andrearen (Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariordea) alde Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2022 Foru Aginduaren bidez egindakoak.

Baina irailaren 13ko 177/2023 Foru Dekretuaren bidez, María Eva Isturiz García andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile kargutik kendu zen, eta irailaren 13ko 178/2023 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Patricia Elena Abad Encinas andrea izendatu zen Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea aldatu denez, Patricia Abad Encinas andrea izendatu behar da Nafarroako Berdintasunerako Institutuko ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsona, eta mantendu egiten da Marina Malvido Goñi andrearen izendapena, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2022 Foru Aginduaren bidez egina.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Patricia Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsona.

2. Mantentzea Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariorde Marina Malvido Goñi andrearen izendapena, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsonarena.

3. Errebokatzea Eva Istúriz García andrearen izendapena, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar zuen pertsonarena.

4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalera igortzea, eta interesdunei jakinaraztea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 21ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313590