1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
194/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 20koa, Amaya Bengochea Carpena andrea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Amaya Bengochea Carpena andrea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2023ko irailaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2313549